XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aditzaz gainetiko garrantzia du pasarte honek: hasteko, ez da bere burutik aterea, ia hitzez hitz Mogel jaunarengandik itzulitakoa baizik 134 Haren Konfesio ta Komunioko sakramentuen ga-ean erakasteak (Iru-a 1800), xv-xvi-tik..

Eta bertan ederki ikusten da hautaketa ez zegokiola azpieuskalkiaren berezko edo ustezko ontasunari, tradizio idatzia jarraitzeak eskatzen zuenari baino.

Berak ematen zion delako hizkera bati bere lehentasuna; alegia, ez dute toki jakin bateko hizkeraz idatzi nahi, liburu jakin batzuetako idazkeraz baizik.

Idazle jasoak dira, kultur-eremu jakin batean aritzen direnak, ez herriko haurrentzat dotrina ahalik eta ulerterrazena idatzi nahi dutenak.

Literatur hizkuntzaren eraiketan katea dagoenekoz luze baten mailak dira: Mogel eta Lardizabalentzat literatur gipuzkera, avant la lettre, hautatua dago.

Sarrera luze hau Bonaparteren hariaz datorkigu: izan ere, ezaguna denez, geroan sekulako garrantzia izan duen zatikatze bat egin zuen euskalkien artean, literarioak edo literaturadunak eta haingabeak bereiziaz 135 Ik., adibidez, K. Mitxelena, La normalización de la forma escrita de una lengua: el caso vasco [Revista de Occidente, 1982, 55-75], orain Lengua e Historia, Madrid 1985, 213-228, bereziki 220..

Gure kalterako, era horretan literatur hizkuntza eta dialektologia elkarrekin loturik geratu ziren luzaro, ez gutxitan filologo eta dialektologoen ikerketak ere baldintzaturik.

Horregatik, ez dugu harritu behar Azkue edo Mendizabal jo ta ke aritzen direnean Lardizabalen ezaugarrien artean zeintzu Bizkaiko, zeintzu Behenafarroako, zeintzu Zaldibiako eta zeintzu ez, erabaki nahian.

Haien ikuspuntutik, normalena Lardizabalek zaldibieraz egitea bide litzateke, eta horregatik hizkera honetan bizkaierazkoen (edo nafarrerazkoen) antzeko ezaugarriak egon daitezkeela botatzea ez zaie handia iruditzen.

Sarrera honetan erakutsiak gara, hala nahiko genuke bederen, gauzak ez zirela horrela.